Ñoñostiarrak izan dira «ederrenak» aldapan gora
500 kiloko Altza Herria harria Herrerako Ederrena kaleko aldapan goraino igotzeko minutu bat eta hemezortzi segundo behar izan dituzte.

Herrerako jaietako giza probak iazkoak bezain harrera ona izan zuen, pasa den ostiral arratsaldean. Herredena izenpean, bost taldek parte hartu zuten. Hau da, iaz baino bi gehiagok. Bostek lan bera bete behar izan zuten Ederrena kale aldapatsuan: 500 kiloko Altza Herria harria ahalik eta azkarren goraino eramatea.
Denborarik onena Ñoñostiarrak taldeak lortu zuen (1,18 minutu). Dena dela, argitu gabe geratu da Eneko Goia alkatearen laguntza izan zuten edo ez. Haren parte hartzea iragarri zuten giza probaren kartelean… Aaatraxtarrak kuadrillak —iazko irabazleak— eskuratu zuen bigarren denborarik onena (1,22 minutu). Hirugarrenak izan zen Peruenetarrak (1,34 minutu), laugarren Mujikatarrak (1,58 minutu) eta bosgarren Emaion! (2,38 minutu). Irabazleek bazkari bat irabazi zuten Herrerako Bizargorri tabernan.
Asier Gonzalez de San Pedrok osaturiko argazki bilduma jarraian ikus dezakezue:
















