Intxaur Krosak harrera aparta izan du, bigarrenez
130 lagun inguruk parte hartu dute Ametzagaina parkean barrena egiten den lasterketa malkartsuan.

Bigarren urtez jarraian, Intxaur Krosa egin dute Intxaurrondon. Intxaur jaien aurrekari gisa aurkeztu zuen pasa den urtean, eta izan zuen harrera onari esker, jarraipena ematea erabaki zuten. Pentsa, atzo partaidetza bikoiztetik gertu ibili ziren; 130 bat lasterkarik parte hartu zuten —iaz 80 izan ziren—.
Ametzaigaina parkean barrena bost kilometro egin zituzten atzo, eta 150 metroko desnibela gainditu behar izan zuten. Irati Aldasoro eta Markel Imaz izan ziren azkarrenak, nesken eta mutilen kategorian, hurrenez hurren. Intxaurrondoko onena, berriz, Endika Agote.
Auzoan korrika saioa behar bezala egin ondoren, datorren asteko ostegunean abiatuko dituzte Intxaur jaiak.
Asier Gonzalez de San Pedroren argazkiak segidan ikus ditzakezue:

















































