Aitor Zubizarretak bi urterako berritu du Gipuzkoa Basketekin

Taldearen zutabeetako bat izaten jarraituko du Aitor Zubizarreta saskibaloi jokalari azpeitiarrak. Beste bi urterako berritu du kontratua Gipuzkoa Basketekin, eta datorren denboraldia bere bosgarrena izango da Donostian.
“Klubak Gipuzkoako saskibaloiaren talentua mantentzeko eta indartzeko egin duen apustua indartzen du. Zubizarreta taldeko jokalari garrantzitsuenetakoa da pistan eta pistatik kanpo”, adierazi du Gipuzkoa Basketek.