LGTBIQ+ kolektiboa «faxismoaren eta genozidioaren aurka» mobilizatuko da Ekainaren 28an

“Faxismoaren gorakadaren aurrean, aliantza eta autodefentsa transfeminista” aldarrikatu dute hiriko hiru eragileek Ekainaren 28aren harira. Gipuzkoako Trans Asanblada, EHGAM eta Donostiako Asanblada Transbollomarika kolektiboak dira elkarlanean aritu diren hiru kolektiboak.
Hiruek antolatu dute E-28ko mobilizazio nagusia, Transmaribibollook faxismoaren eta genozidioaren aurka lelopean. Larunbatean izango da, 18:30ean Bulebarretik abiatuta.
Bestetik, hainbat jarduera antolatu dituzte aste honetarako. Ekainaren 25ean, asteazkena, Guardetxean Poliziaren indarkeriaren erregistro tailerra egingo dute Txago kolektiboaren eskutik, 18:30ean: “Indarkeria Polizialaren aurrean lumak zorroztu”.
Ekainaren 26an, 18:30ean, Gipuzkoako Trans Asanbladak “Bingo trans euforikoa” antolatu du Gladys Enean. Ekainaren 27an, ostirala, Donostiako Asanblada Transbollomarikak “Kopla saio trabestia” egingo du Groseko Marruma tabernan.
Bestetik, EHGAMek autodefentsa transmaribibollo tailerra egingo du uztailaren 16ean, lekua oraindik konfirmatuta ez badago ere.