Bera Berak abuztuaren 30ean hasiko du liga
Kopa, berriz, Donostian jokatuko da 2026ko maiatzaren 8tik 10era. Partidak Illunben izango dira.

Hirukoa irabazita, datorren denboraldiko egutegiaren berri izan du Bera Bera eskubaloi taldeak. Ohorezko mailako emakumezkoen liga abuztuaren 30ean hasiko da, eta 2026ko maiatzean edo ekainean bukatuko da.
Lehiaketa sistema bera mantenduko du Espainiako Eskubaloi Federazioak. Hau da, liga erregularraren ondoren, lehen zortzi taldeek jokatuko dituzte titulua eskuratzeko kanporaketak. Liga erregularra abuztuko azken asteburuan hasi eta 2026ko apirilaren 18ra arte luzatuko da. Titulurako eta jaitsiera saihesteko ligaxkak apirilaren 25ean hasiko dira, aurten bezala, final-laurdenak eta finalerdiak golen aldera izango dute hizpide eta finala, berriz, hiru partidatara jokatuko da; lehena maiatzaren 27an, bigarrena 30ean edo 31n eta, behar izanez gero, hirugarrena ekainaren 3an.
Aldaketa bakarrak dira final-laurdenetan eta finalerdietan, berdinketa gertatuz gero, jada ez dituztela etxetik kanpo sartutako golak erabakitzen, baizik eta luzapena jokatuko da, eta berdinketak iraunez gero, kanporaketa penaltietara erabakiko da.
Kopa eta superkopa
2024an gertatu moduan, Bera Berak aurtengo txapeldunak antolatuko du Espainiako Kopa. Maiatzaren 8tik 10era izango da Illunben. Iberiar Superkopa, berriz, irailaren 6an eta 7an izango da. Lekua zehaztu gabe dagoen arren, Donostiako taldeak badaki zein izango duen arerio finalerdietan: Madeira —Portugalgo kopako txapeldunordea—. Beste finalerdian, Beti Onak-ek Benficaren kontra jokatuko du —Portugalgo ligako txapelduna—.