Ander Martinez saskibaloi jokalariak erretiroa hartu du

Gipuzkoa Basketek jakinarazi duenez, Ander Martinez saskibaloi jokalari madrildarrak saskibaloia uztea erabaki du. Kantxetatik at bide berri bat ekingo diola gaineratu dute.
Lau denboraldi eman ditu Donostian, eta konpromiso zein ardura handia erakutsi duela nabarmendu du Gipuzkoa Basketek: “Kantxa barruan eta kanpoan pieza garrantzitsua izan da, bere esperientziari eta lanari esker”.