Igor Julio atzelariaren atzetik dabil Reala

Gero eta gertuago dago Sergio Francisco eta Erik Bretos Realeko gizonezkoen lehen taldeko arduradun berrien aurreneko fitxaketa. Kirol kazeta batzuen arabera, Brighton taldeko Igor Julio atzelaria Donostiara ekartzeko lanetan dabiltza. Brasildarra da, 27 urte ditu eta ezkerra da. Atzeko lerroak bi lekutan joka dezake, erdian edo ezker hegalean.
Klubak akordioa lortu omen du jokalariarekin, baina Ingalaterrako taldearekin negoziatu beharko du fitxatu ahal izateko. Zenbatekoen inguruko informaziorik ez dute eman kirol kazetek. Nolanahi ere, Julio da Realaren atzealdea indartzeko hautagai sendoenetako bat. Hain zuzen ere, pasa den sasoian utzita aritu zen Najef Aguerd atzelariaren ordezkoaren bila dabiltza.
Realak erdiko lau atzelari ditu gaur egun. Eskuineko postuan, Igor Zubeldia eta Aritz Elustondo. Ezkerrekoan, berriz, Jon Pacheco eta Jon Martin. Hain zuzen ere, ezkerreko postua da klubak indartu nahi duena, batez ere, Pachecorekiko zuten konfiantza apaldu delako.