Gaizka Maiza eta Ierai Aizpitarte gipuzkoarrak fitxatu ditu Gipuzkoa Basketek

Gipuzkoa Basketek kolpetik bi jokalari fitxatu dituela iragarri du. Ibarrako Gaizka Maizak eta Azpeitiko Ierai Aizpitartek bat egingo dute Donostiako saskibaloi taldearekin.
Azpitartek hiru denboraldirako sinatu du, baina aurrenekoan utzita ariko da Iraurgi taldean. Bigarren FEB ligako aurreko denboraldian 13 puntu eta 4 asistentzia lortu ditu batez beste partidako, eta “Gipuzkoako saskibaloian proiekzio handiena duen jokalari gazteetako bat” dela dio klubak.
Maiza, berriz, etxera itzuliko da zazpi urte geroago. Sergio Garciarekin bat egin zuen Coruñan, eta Lehen FEB ligan bere seigarren denboraldia izango du. Aurreko sasoian Amics Castello taldearen aritu da, eta batez beste 9 puntu lortu ditu neurketa bakoitzeko.
“Bi jokalarien parte hartzeak klubak tokiko talentuaren eta Gipuzkoako saskibaloiaren hazkundearen alde egindako apustua indartzen du. Gipuzkoa da gure izena. Gipuzkoa gure DNA da. Gipuzkoa da gure konpromisoa”, nabarmendu du Gipuzkoa Basketek.