Nork zaintzen ditu plazetako suak?

Jaiak bai, eta borroka ere bai. Zenbat borroka. Zenbat lan. Zenbat auzolan. Baina ehiztari eta biltzaile ginen sasoietatik lanaren banaketak ez direla orekatuak.
Plaza dantzetan ez dute gizonek dantzatzen, baina eszenatokietatik ez dira jaisten. Antzerkietan ez dute parte hartzen, baina poteoan beti ikusgarri daude.
Alegia: gizonak daudela (gaudela) festak puxtarriak ematen dizkieten lekuetan, baina ez zaindu behar diren espazioetan. Gizonek ez dutela ardurarik hartzen, txalorik ez badago. Eta tradizioak eta suak zaintzea eta berpiztea, itzaletan egiten diren lanak direnez, emakumeen bizkar baino ez direla egoten.
Sardinak erretzea bezain zaharra da hau, badakit. Baina, tira, ea plazak ondo pasatzeko espazio bihurtzen ditugun, eta dantzari prestigioa itzuli, eta sukaldeko lanak banatu.
A, eta norbaiti —normalean migratzaileei— muturreko sorta emateko elkartzen diren gizonei —horretarako bai elkartzen direla—, etxean geratzeko eskatzeko aprobetxatu ditzakegu lerrook.