Madril, Valentzia eta Zaragoza izango dira lehen arerioak

Realeko hiru taldeen denboraldiaurrea hastear direnean, 2025-2026ko denboraldiko egutegien zozketa egin zuen atzo Espainiako Futbol Federazioak.
Emakumezkoen lehen mailako liga abuztuko azken asteburuan (30 eta 31) hasi eta maiatzeko azken asteburuan (30 eta 31) bukatuko da. Lehen jardunaldian, Madrilen zelaian ariko dira txuri-urdinak. Zubietako Izan zelai berriko estreinaldia, berriz, irailaren 14an izango da, hirugarren jardunaldian, eta Sevilla hartuko dute. Bestalde, azken partida etxean jokatuko dute Atletico Madrilen aurka, maiatzaren 30ean.
Gizonezkoen lehen mailako liga abuztuaren 16ko eta 17ko asteburuan abiatuko da, eta maiatzaren 24an amaituko da. Valentzia izango da lehen aurkaria, Mestallan. Aldiz, Anoetako lehen neurketan Espanyolen aurka ariko dira, abuztuaren 24ko asteburuan. Era berean, talde kataluniarraren kontra ariko dira azken jardunaldian, Bartzelonan.
Azkenik, bigarren mailara igo den Realaren bigarren taldeak ere abuztuaren 16ko eta 17ko asteburuan hasiko du liga, eta maiatzeko azken asteburuan izango da azken jardunaldia. Zubietako Izan zelaian jokatuko dute aurreneko partida, eta Zaragoza izango da aurkaria. Azken jardunaldia ere etxean jokatuko dute, maiatzaren bukaeran, Cultural Leoneraren kontra.