Georgiako ligako jokalaririk onena fitxatu du Gipuzkoa Basketek

Gipuzkoa Basketek datorren denboraldirako taldea osatzen jarraitzen du. Georgiako Giorgi Korsantia pibota fitxatu dute, haren herrialdeko jokalaririk onena. Kutaisi taldean partidako batez beste 20 puntu eta 12 errebote lortu zituen.
Pasa den sasoian Europako Kopan jokatu du Bilbo Basketekin batera. Maila onean aritu zen Korsantia, neurketako batez beste 18,5 puntu eginez eta 11 errebote lortuz.
Georgiako jokalariarekin, dagoeneko zortzi dira Sergio Garcia entrenatzaileak bere aginduetara izango dituenak. Gainerakoak dira Aitor Zubizarreta, Gaizka Maiza, Mikel Motos, Mads Sturup, Manex Ansorregi, Tanor Ngom eta Javier Nicolau.