Maren Lezeta dagoeneko Realaren lehen taldeko jokalaria da

Realak Aretxabaletako Maren Lezeta erdilari gaztearen aldeko apustua berretsi du. Otsailean 2028. urtera arte berritu ondoren, beste urtebeterako luzatu diote kontratua —2029ra arte—, eta dagoeneko lehen taldeko jokalaria da. 17. zenbakia eramango du soinean.
Emakumezkoen bigarren taldean ibilbide bikaina egin ostean, Lezetak lehenengo taldearekin debuta egin zuen aurreko denboraldian Atletico Madrilen aurka. Realaren arabera, gipuzkoarrak nortasuna, teknika eta jokoa irakurtzeko gaitasuna dauka. Bigarren taldean izan duen bilakaerarengatik eta egindako lanari esker, klubak beraren aldeko apustua egin du datorren denboraldietarako.