EHUk 200 plaza dituen disuasio aparkaleku bat ahalbidetu du

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, atzotik erabilgarri dago EHUren hegoaldean dagoen disuasio aparkalekua. Unibertsitateak apirilean onartu zuen lursaila udalaren esku uztea disuasio aparkaleku gisa erabiltzeko.
Zehazki, Berio pasealekuan dago, Carlos Santamaria liburutegiaren atzean, eta 200 plaza ditu. Erabiltzeko muga 24 ordukoa da, eta autokarabanek ezin dute han aparkatu. Abuztuaren 27ra bitarte izango da disuasio aparkalekua.