'Izaro' abestiaren bertsio sinfonikoa estreinatu dute Kursaalean

Iñaki Palacios musikari eta txistulari gasteiztarrak Izaro abestiaren bertsio sinfonikoa argitaratu du, Donostiako Orfeoiarekin eta Et Incarnatus Orkestra donostiarrarekin batera.
Kantaren estreinaldia pasa den igandean, uztailaren 6an, egin zuten Kursaalean. Abestian parte hartu duten artista guztiak egon ziren oholtza gainean. “Une hunkigarri eta historikoa izan zen”, adierazi du Palaciosek.
Singlearen azala ere artearen adierazle gisa aurkeztu dute. Izan ere, Nestor Basterretxea eskultoreak eskuz egindako marrazki bat da oinarria. Oharrak ere ageri dira artelanean, sormen prozesuaren indarra nabarmenduz.