Ignacio Rosa kataluniarra fitxatu du Gipuzkoa Basketek

Eskarmentu handiko saskibaloi jokalaria fitxatu du Gipuzkoa Basketek: Ignacio Rosa hegaleko pibot kataluniarra. 2025-2026ko denboraldira arteko kontratua sinatu du Donostiako taldearekin. Bederatzigarren jokalaria da.
Unicajaren harrobian hezi zen, eta Andaluziako taldearekin egin zuen debuta ACB ligan eta Euroligan. Ordutik, beste hainbat taldetan aritu da: Oviedo, Castello, Huesca, Lleida, Burgos, Ourense eta Alacant. Esperientzia horien aretik Lleidan jokaturiko sasoia da aipagarriena. Batez beste 10 puntu eta 4 errebote lortu zituen partida bakoitzeko, eta ACB ligara igotzeko lauko finala jokatu zuen. Horrekin batera, 2022-2023ko denboraldian ACB ligan aritu zen Bilbo Basketen, eta maila onean aritu zen.
Datorren denboraldirako bederatzi jokalari ditu dagoeneko Gipuzkoa Basketek: Aitor Zubizarreta, Gaizka Maiza, Mikel Motos, Mads Sturup, Manex Ansorregi, Giorgi Korsantia, Tanor Ngom, Javier Nicolau eta Ignacio Rosa.