Bera Berak kanporaketa bat gainditu beharko du Europako Ligako multzoen fasera sailkatzeko

Europako Eskubaloi Federazioak hilaren 15ean zozkatuko ditu Europako Ligaren sailkapen faseak. Bera Bera eskubaloi taldea QR3 hirugarren kanporaketan sartuko da lehian. Azaroaren 8an jokatuko dute joanekoa, eta 15ean itzulerakoa. Multzoen fasera sailkatzeko kanporaketa da, eta arerio gogor bat gainditu beharko dute donostiarrek helburua betetzeko.
Guztira, 37 klubek parte hartuko dute Europan, eta horietako lauk multzoen fasea zuzenean jokatzeko txartela dute: Thüringer HC, Nykøbing Falster, Sola HK eta CSM Corona Brasov.
Bera Berak, berriz, hauetako talderen baten kontra neurtu beharko ditu indarrak kanporaketa erabakigarrian: Bensheim-Auerbach, Blomberg-Lippe eta Oldenburg alemaniarrak, Lubin poloniarra, Dijon eta Chambray frantziarrak, Baia Mare errumaniarra, Tertnes Bergen eta Lavik norvegiarra, Viborg daniarra, Esztergom hungariarra eta Lokomativa Zabreg kroaziarra.