Elene Lete eta Sanni Franssi Ingalaterrara joan dira

Reala utzi duten bederatzi jokalarietako bik London City Lionesses taldean jokatuko dute. Elene Lete atezainaren eta Sanni Franssi aurrelariaren fitxaketak iragarri ditu Ingalaterrako lehen mailara igo berri den klubak. Gainera, badu berezitasun bat; soilik emakumezkoen futbol taldea dela.
Leteri eta Franssirik kontratua berritzeko eskaintza luzatu zien Realak, baina biek ez onartzea erabaki zuten. Horrela, ekainaren 30ean bukatu zen haien ibilbide txuri-urdina. Orain, erronka polita dute aurretik Zumarragakoak eta finlandiarrak. Izan ere, Europako liga lehiakorrenean ariko dira datorren denboraldian.