Añorgako erraldoiek, buruhandiek eta suziriek suspertu dituzte herritarrak
Karmengo jaietan egun propioa du Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak (AKKE), eta goizetik hasi dira ospatzen.

Gaur, hilak 13, Añorgako Zinema Zaharretik Añorga Txikira bitarteko bidea egin dute auzoko erraldoiekin eta buruhandiekin. Hain zuzen ere, auzotarrak suspertu dituzte dultzaina jotzaileekin eta atabalariekin. Baita ere ibilbidean zehar jaurti dituzten suziriekin.
Familientzako eta haurrentzako goiza izan da, eta gogotik korrika egin behar izan dute batzuek buruhandiei iskin egiteko. Añorgako hiru erraldoiekin eta hainbat buruhandiekin elkartearen egoitzaraino joan dira.
Añorgako Karmengo jaiak hilaren 16ra bitarte luzatuko dira, eta hemen ikus dezakezue egitaraua.

























