Nacho Arroyo da Gipuzkoa Basketek hamargarren pieza

Datorren denboraldiko taldea osatzen jarraitzen du Gipuzkoa Basketek, eta hamargarren pieza zein izango den jakinarazi dute: Nacho Arroyo Varela joko antolatzaile txiletarra.
2000. urtean jaioa, Arroyok bere laugarren denboraldia egingo du Lehen FEB ligan. Estudiantesen harrobian trebatu zen ,eta ACB ligan debuta egin zuen. Madrilen lau denboraldi eman ondoren, Menorcan aritu zen, eta ACBra igotzea lortu zuen. Azken bi denboraldietan jokalari garrantzitsua izan da Lleida eta Obradoiro taldeentzat.
Aipatu moduan, Arroyo da Gipuzkoa Basketen 2025-2026ko denboraldiko hamargarren pieza. Gainerakoak dira Aitor Zubizarreta, Gaizka Maiza, Mikel Motos, Mads Sturup, Manex Ansorregi, Giorgi Korsantia, Ignacio Rosa, Tanor Ngom eta Javier Nicolau.