Bera Berak Dijon talde indartsua gainditu beharko du Europa ligako multzoen ligaxka jokatzeko

Europako Eskubaloi Federazioak gaur goizean egin du Europa ligako sailkapen faseen zozketa, Vienan (Austria). QR3 hirugarren kanporaketan, Frantziako Dijon izango du arerio Donostiako Bera Bera eskubaloi taldeak. Aurkari gogorra izango da, iaz, txapelketaren lauko finala jokatu eta hirugarren tokian bukatu zuelako.
Multzoen fasera sailkatzeko, donostiarrek frantziarrak kanporatu beharko dituzte. Joanekoa azaroaren 8ko eta 9ko asteburuan jokatuko da Donostian, eta itzulerakoak azaroaren 15eko eta 16ko asteburuan, Dijonen.
Pasa den urtean, Bera Berak balentria bati esker gainditu zuen Poloniako Lublin taldea QR3 kanporaketan. Lau goleko abantaila lortu zuten joanekoan, baina donostiarrek sei goleko aldearekin irabazi zieten Gaska kiroldegian (26-20).