Edna Imade aurrelariak indartuko du Reala

Reala datorren denboraldirako taldea osatzen ari da. Sanni Franssi eta Amaiur Sarriegi aurrelarien agurraren ostean, erasorako pieza berriak behar ditu talde txuri-urdinak. Hori dela eta, Edna Imade aurrelari nigeriarra fitxatu dute urtebeterako. Izan ere, Alemaniako Bayern Munich taldeak utzita ariko da Donostian.
Imadek 24 urte ditu, eta dagoeneko esperientzia pilatu du. Malaga eta Cacereño taldeen harrobietan hezi zen, eta Granadarekin egin zuen jauzia lehen mailara. Hain zuzen ere, pasa den sasoian maila bikaina eman zuen ligan. 29 partidatan 16 gol egin zituen nigeriarrak. Hori dela eta, Bayern Munichek fitxatu du, baina Realean utzita ariko da hurrengo denboraldian.
Arturo Ruiz Realeko entrenatzaileak Granada gidatu zuen pasa den sasoian, eta, beraz, berriz ere haren aginduetara izango du Imade.