La Concha gozotegia itxiko dute

Martuteneko 27 Industrialdeko La Concha gozotegi ezagunak bere ateak itxiko ditu behin betiko, urte luzeko ibilbidea egin ostean. Marrus bideko 26. zenbakian dago lantegi maitatua eta hilaren 31 izango da bere azken eguna, establezimenduan bertan jarri duten oharrean jakinarazi dutenez.
Donosshopping erakundeari azaldu diotenez, egungo jabeek erretiroa hartuko dute eta ez dago erreleborik, beraz, horregatik itxiko dute. Berriki, Donostiako beste gozotegi ezagun batek ere behin betiko itxi ditu bere ateak: 76 urteko historia zuen Izar gozotegiak, hain zuzen ere.