Kazunari Kita japoniarrak Realaren bigarren taldean jokatuko du

Lehen taldeak ez, baina bigarrenak egin du aurreneko fitxaketa 2025-2026ko denboraldirako. Realak jakinarazi duenez, Kazunari Kita atzelari japoniarra bigarren taldean ariko da Kyoto Sanga klubak utzita. Txuri-urdinek jokalaria fitxatzeko aukera izango dute 1,5 milioi euroren truke.
Bestalde, jarraituko ez dutenen zerrendara batu da beste jokalari bat: Ibrahima Camara. Atzelariak eta Realak kontratua bertan behera uztea adostu dute.