Elkarretaratze antirrazista egingo dute Donostian, Aste Nagusiaren atarian

Sortu berri den Donostiako Asanblada Antiarrazistak eta Donostiako Piratek antolatuta, elkarretaratzea egingo dute ostiralean, 19:00etan, Kaiko Portaletan. Mobilizazio honen helburua “Aste Nagusian atarian gaudela eman daitezkeen eraso arrazisten inguruko kontzientzia hartzea eta salatzea da”, antolatzaileek azaldu dutenez.
Izan ere, azken hilabeteetan, ugariak dira pertsona arrazializatuen aurka egiten ari diren erasoak, batez ere, jatorri arabiarreko gazteen kontra. Jaien testuinguruan, Hernanin izandako eraso larriak dira gertu ditugun adibide batzuk. Baina ez hori bakarrik, Donostian, kale egoeran dauden pertsonen kontra eraso ugari salatu dituzte joan den urtetik hona, herritarren zein Poliziaren eskutik. Trintxerpen, ere, hainbat herritarrek gazte magrebtarren kontrako erasoa egin zuten, kate eta makilekin erasotuz gazte talde bat.
Joan den uztailean, Kaiko Karmengo Jaien testuinguruan, elkarretaratzea egin zuten ere bertan, arrazakeria “egiturazkoa” dela gogoratzeko eta morofobia borrokatzeko.