Donostiako Orfeoiak 'La Salve' abestera gonbidatu ditu herritarrak
Donostiako Orfeoia. Urteroko legez, La Salve obra interpretatuko du Orfeoiak ostegun honetan Aste Nagusiaren baitan. Bigarrenez, abesbatzak fededun guztiak gonbidatuko ditu Licino Reficek konposatutako kantuekin bat egitera. Ekitaldia 19:15ean izango da, Eukaristia ondoren Koruko Andre Mariaren Basilikan.
Halaber, abuztuaren 13an, 19:00etan, eta 14an, 18:00etan, egingo dituzten entseguetara joateko gonbita ere pasa dute. Ondoren, 18:30ean hiriko gotzain Fernando Pradok eskainiko du Eukaristia. Hurrengo egunean, hilaren 15ean, Koruko Andre Mariaren Basilikan Meza Nagusia egingo dute 11:30an.
1934an, abesbatzak Ama Birjinari egindako lehen kantuaren interpretazioa egin zuen Orfeoiak. Reficek obra hau konposatu zuenean, gaur arte iraun duen baldintza bakarra ipini zuen: Donostiako Orfeoiak, soilik, Koruko Andre Mariaren Basilikan jo zezakeen.
Esteka honetan La Salve abestiaren zati bat entzun daiteke, kantua prestatzeko. Bestalde, Orfeoiko kantari ohiek akreditazioa lortzeko, oficinas@orfeondonostiarra.org helbidera izena eta telefono zenbakia bidali beharko dute.

