Hasi da Aste Nagusi Pirata!

Piratek ere eman diote hasiera haien Aste Nagusiari. Matti eta Ezkilarekin batera, Kofradia guztiak iritsi dira elkarrekin Flamenkara, eta bertan eman diote hasiera aurretik dituzten bederatzi eguneko aste luzeari.
Aurten, Pentsiodunen Mugimenduak bota du txupina, eta belaunaldien arteko loturei eman diote garrantzia. Helduek eta gazteek, biek batera, “eraldaketa soziala” sustatzen dutela aldarrikatu dute, eta elkarrekin daudela borroka feministan, turistifikazioaren kontra eta etxebizitza duinaren aldeko borroketan, besteak beste.
Txupina lehertzearekin batera lehertu da festa, eta txarangaren laguntzaz, ireki da Flamenka gunea. Egitaraua osorik hemen.














