Donostia abordatu dute piratek!

Beste urte batez abordatu dute Donostia piratek! Azken urteetako eguzki gogorrenarekin freskatu dira parte hartzaileak. Anotlatzaileen arabera, 1.700 bat pirata izan dira 250 baltsetan.
Itsaso leunarekin, 20 bat minutuan egin dute azkarrenek Kontxarako bidea. Beste batzuek baltsa traketsak kaian utzi, eta igerian egitea beste erremediorik ez dute izan.




















































Ohikoa den moduan, musikaz lagundurik egin dute piratek Parte Zaharreruntz. Aurtengoan, belaunaldien arteko DJ lehiarekin. Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariak jaso du kalejira.




















































