Beroari aurre egin diote castellerrek

Beroak ez du eragotzi goizean zehar Itzurun Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak, Euskal Herriko Casteller Taldeak eta Lleidako Castellersek Parte Zaharrean, Kontxako pasealekuan eta erdi Ederreko lorategietan eskaini duten ibilbideaz eta ikuskizun bateratuaz gozatzea.
Erraldoien konpartsako 35 bat kidek, Euskal Herriko castellerretako 60 gaztek baino gehiagok eta Kataluniako 140 gaztek baino gehiagok eskaini dute ikuskizuna, plaza Berrian emanez amaiera, 14:00ak aldera, ia 40 gradutan. Zazpi pisuko dorrea egitera iritsi dira.


























