Helduen Donostia abordatu dute Pirata Bihurriek

Jaiak, jakina denez, guztiontzako izateko asmoz sortu ziren. Baina, jakina denez ere, ez dute pisu bera haurren, zaharren, gazteen eta helduen programek. Horri buelta emateko sortu ziren Pirata Bihurriak, eta horri buelta ematen aritu dira beste urte batez.
Goiz-goizetik haurren jolas eta herri kirolak egin dituzte Parte Zaharrean, eta bazkari arrakastatsua egin dute, 200 bat haur bilduz. Dena jaso ondoren, dantza eta kantu artean, Matti eta Ezkila kapitainarekin batera, arranplara joan dira, Donostia berriro ere abordatzera. 300dik gora haurrek hartu dute parte abordaian, gurasoez eta beste kofradietako piratez lagunduta.
Kofradiako kideek azaldu dutenez, “normalean, helduen espazio bat dena berreskuratu dute haurrek”, beste urte batez: “Helduen Donostia abordatu dugu berriro”. Honela, dei egin dute, “haurrak kabitzen diren” Aste Nagusi bat eta haurrak kabitzen dira hiri bat eraikitzera.
Haurren abordatzea























Haurren jolasak