Iker Vicente nafarrak irabazi du Aizkolarien Urrezko Kopa

Arratsalde bero batean, Iker Vicente nafarrak beste behin irabazi du aurtengo Aizkolarien Urrezko Kopa. Ohi denez Aste Nagusian, bost aizkolari elkartu dira plazan eta Otsagabiakoak 34 minutu eta 8 segundo behar izan ditu hamalau enborrak mozteko.
Mikel Larrañagak, bigarren postuan, 37′ 29an egin du lan honetan eta bere atzetik Julen Alberdi “Txikia IV” 40′ 40rekin, Hodei Ezpeleta 43’01ekin eta Joxean Etxeberria 45’01ekin. Hauek osatzen dute beroak markatu duen proba honen palmaresa.
Asier Gonzalez de San Pedroren irudiak.





















