Marte Lasartek eta Sukenak ondo inguratuta piztu dute La Flamenka

Kontzertu gogoangarriak izan dira aurten ere La Flamenkan, eta ostirala, egun handia izanik, ez da gutxiagorako izan. Sukena taldeak ireki du gaua. Oñatiarrek ondo defendatu dute plaza hainbat zalek kantak abesten zituela, euren pop-rockarekin.
Gaua, ordea, Marte Lasarte donostiarrentzat izan da. Borja Antonek eta Peio Armendarizek sortutako taldeak Ez da besterik diskoa aurkeztu zuten jendetzaren aurrean, eta lagun onez inguratuta. Haiekin izan ziren Olatz Salvador, Juanjo Berasategi (Ezpalak), Sara Zozaya eta Wohou grafitigilea.
Asier Gonzalez de San Pedroren irudiak.











































