Mikel Odriozola fitxatu du Bilbo Basketek

Gipuzkoa Basket utzi ondoren, Mikel Odriozola entrenatzaile donostiarrak Bilbo Basketen jarraituko du bere kirol ibilbidea. Bigarren entrenatzaile gisa sinatu du, eta Jaume Ponsarnau lehen entrenatzailearekin eta Javi Salgado laguntzailearekin batera ariko da.
Bi denboraldi egin zituen etxeko taldean, eta pasa den sasoian ACB ligara igotzeko kanporaketetarako sailkatu zuen Gipuzkoa Basket. Denboraldia bukatuta, Odriozolak berak klubari jakinarazi zion ez zuela jarraituko. Beste urtebeterako kontratua zuen.
Sergio Garcia donostiarrak hartu zuen Odriozolak utzitako lekua, 2022tik iragan sasoi bukaera arte Bilbo Basketeko entrenatzaile laguntzaile izandakoak. Beraz, bidean gurutzatu dira biak.