Zmare jatetxeari 170.857 euroko zigorra ezarri diote
Bi zigor ezarri dizkiote Zurriola Ocean Center (ZOC) aldi baterako enpresa elkarteari, establezimenduaren kudeatzaileari.

Donostiako Udalak Zmare jatetxeari irekitako zigor espedientea ebatzi du. Horrela, bi zigor ezarri dizkiote Zurriola Ocean Center (ZOC) aldi baterako enpresa elkarteari, establezimenduaren kudeatzaileari.
Batetik, 4.500 euroko isuna ordaindu beharko du ZOC enpresa elkarteak erabileraren inguruko arauak urratzeagatik. Bestetik, 166.357,17 euro pagatu beharko dituzte onarturikoak baino bezero gehiago hartzeagatik, eta irabazia areagotzeagatik. Izan ere, baimendurikoa baino terraza azalera handiagoa erabili du establezimenduak. Orotara, 170.857 euroko zigorra ordaindu beharko dute, eta horretarako hamar eguneko epea dute. Era berean, ZOC enpresak ezin du ebazpenaren aurkako errekurtsorik aurkeztu.
Gogoratu behar da Gipuzkoako Kostalderako Probintzia Zerbitzuak zigor espedientea ireki ziola udalari, Zmare jatetxeak erabiltzeko baldintzak “ez betetzeagatik”. Onartutakoak baino bezero gehiago hartzeagatik, lortutako onura osoa itzultzeko eskatu zuen eskatu zuten. Haien kalkuluen arabera, onura 584.337 eurokoa zen. Beste arau hauste batzuk dira komunen izaera publikoa adierazten duen kartelik ez egotea, sotoan kirol erabilerarako materialak pilatzea eta sotoko eremuan aldagelak ixtea.