Bera Berak erakustaldiarekin abiatu du liga

Aldaketak aldaketa, Bera Berak pasa den sasoi bukaerako maila paregabearekin abiatu du 2025-2026eko liga txapelketa. Larunbatean jokatu zuten lehen partida Gaska kiroldegian, eta Porriño galiziarrak aise menderatu zituzten (35-25).
Neurketaren hasiera eta lehen zatia orekatuagoa izan zen arren, Donostiako eskubaloi taldea oso sendo aritu zen azken zatian. Anne Erauskinek kapitain gisa debuta egin zuen, eta golegile nagusia izan zen Somazarekin batera. Bakoitzak bosna gol egin zituen. Era berean, aipatzekoak dira Etxeberria, Gavilan eta Karsten jokalarien ekarpena, launa gol egin zituztelako. Bestalde, aipatzekoa da Elene Fresco gaztearen debuta —laster 17 urte beteko ditu—.
Aurreneko garaipena lortura, Bera Berak Iberiar Superkopa jokatuko du irailaren 5ean eta 6an.