Donostiarra Kontxako Banderarako sailkatu da
'Bantxa' ontziak hirugarren denborarik onena egin du sailkatze estropadan, eta merezimendu osoz ariko da datorren bi igandeetan.

Estreinakoan ez du hutsik egin Donostiarrak. Emakumezkoen Kontxako Banderaren sailkatze estropadan parte hartu dute lehen aldiz, eta hirugarren denborarik onena egin dute (11:53). Orio izan da azkarrena (11:42), eta Tolosaldea bigarren (11:49). Sailkatu diren gainerako ontziak dira Hibaika (11:59), Hondarribia (12:02), Astillero (12:04) eta Zumaia (12:05). Horiek guztiak Donostia Arraun Lagunak-ekin batera ariko dira lehian datozen bi igandeetan.
Maila oso onean aritu da Bantxa Kontxako badian, eta dagoeneko ziabogan erakutsi dute datozen bi igandeetan lehiatzeko prest daudela. Berez, Zarautzek egin du bosgarren denborarik onena (12:00), baina irteeran estatxa behar baino lehenago askatu duela eta, hamar segundoko zigorra ezarri diote epaileek, Zumaia sailkatzea ahalbidetuz. Bestalde, Hondarribiak ligan azken tokian bukatu eta maila galdu arren, estropada ona egin du. Aipaturiko zazpi traineru sailkatuak Arraunekin batera ariko dira lehian, datozen bi igandeetan.
Hain zuzen ere, Donostiako Festak udal erakundeak dagoeneko iragarri du talde bakoitza zein txandatan arituko den lehenengo igandean, hilaren 7an: Astillero, Donostiarra, Tolosaldea eta Donostia Arraun Lagunak lehenengoan eta Hondarribia, Hibaika, Zumaia eta Orio bigarrenean.
Itsaso Uzkudun Donostiarrako arraunlaria pozik agertu da lortutakoarekin, IRUTXULOKO HITZAri egindako adierazpenetan:
Bestalde, hemen dituzue 21 traineruek egindako denbora ofizialak:
1. Orio: 11:42.60
2. Tolosaldea: 11:49.24
3. Donostiarra: 11:53.64
4. Hibaika: 11:59.90
5. Hondarribia: 12:02.90
6. Astillero: 12:04.30
7. Zumaia: 12:05.90
8. San Juan: 12:09.28
9. Zarautz: 12:10.56
10. Chapela: 12:15.64
11. Kaiku: 12:25.48
12. Tiran: 12:31.70
13. Deusto: 12:34.94
14. Ondarroa: 12:36.90
15. Lekittarra: 12:48.72
16. Cabo: 12:50.92
17. Hernani: 13:01.68
18. Mecos: 13:04.86
19. Cesantes: 13:12.90
20. Rianxo: 13:41.00
21. Castropol: 14:07.22