Bera Bera da penintsulako talde onena, hirugarrenez
Donostiako eskubaloi taldeak partida bikaina jokatuta irabazi dio Benficari, Iruñeko finalean (38-21).
Bera Bera txapelduna, Iruñeko Anaitasuna pabiloian.Bera Bera Hirutik hiru Iberiar Superkopa irabazi ditu Bera Berak, eta hiruak jarraian. Iruñeko Anaitasuna pabiloian jokaturiko azken fasean, Donostiako taldeak ez du areriorik izan. Ostiraleko finalerdian, Madeira menderatu zuten (31-21). Beste finalerdian, berriz, Beti-Onak etxeko taldeak amore eman zuen oso gutxigatik Benficaren aurrean (24-25). Finala, beraz, Bera Berak eta Benficak jokatu zuten atzo.
Donostiarrek finalerdian erakutsitako mailari eutsi, eta nagusitasun gehiagorekin aritu ziren Benficaren kontra. Horren erakusle da bukaerako emaitza: 38-21. Ez da ohikoa neurketa batean, eta are gutxiago, final batean, horrenbeste gol egitea.
Imanol Alvarezek gidaturiko taldeak arrapaladan abiatu zuen norgehiagoka, 10 eta 1 jarrita markagailuan. Gerora, zertxobait orekatu eta berdindu zen finala, baina bederatzi goleko abantailarekin iritsi ziren atsedenaldira (19-10). Hortik aurrera, aldeak ez zuen behera egin, gora baizik. Azkenik, hamazazpi goleko tartearekin irabazi zuten (38-21). Amores, Ogonovszky eta Arroyo izan ziren golegile nagusiak, bakoitza bostekin.
Hirugarren Iberiar Superkopa irabazita, ligari begira jarriko dira, berriz ere.


