Kontxako Banderako lehen jardunaldia, iruditan

Eguraldi grisari kolorea jarri diote Kontxako Banderan parte hartu duten hamasei traineruen jarraitzaileek. Horiak eta txuri-urdinak nabarmendu dira uretan, marroixka koloreak ezusteko lekua hartu badu ere.
Emakumezkoetan, Donostia Arraun Lagunak izan da onena, eta hamar segundoko abantaila lortu dute datorren igandeari begira. Laugarren bandera astintzeko ez dakite nahikoa izango ote den. Donostiarra, berriz, laugarren izan da lehen txandan, eta eguneko sailkapen orokorrean seigarren denborarik onena egin dute. Ez dira ohorezko txandan ariko, baina sailkapenean gora egitea izango dute helburu.
Gizonezkoetan, Donostiarrak laugarren denborarekin konformatu behar izan du, epaileek baldintzatu duten estropadarekin. Orio izan da itsasoan onena, baina ezarri dieten hiru segundoko zigorrarengatik, Zierbena izan da lehen jardunaldiko irabazlea. Urdaibai ere aurretik izan dute donostiarrek. Beraz, ohorezko txandan ezustekoa ematen ahaleginduko dira.
Joseba Parron San Sebastian argazkilariak lehen jardunaldiko giroari erreparatu dio, eta hau da osatu duen irudi bilduma:

















































