Global Sumud Flotilla babesteko eskatu dute dozenaka lagunek Donostian

Dozenaka lagun bildu dira Bulebarrean, BDZ Gipuzkoa mugimenduak deituta, Palestinara doan ontzidia babesteko exijitzeko. Mundu osoko ekintzailez osatuta dagoen Global Sumud Flotilla bi aldiz egin dio eraso Irsaelek, zer eta laguntza humanitarioa daramalako.
BDZren ustez, “herri presioa Europa osoko gobernuetan arrakalak sortzen ari da”, eta horren lekuko Pedro Sanchezen azken adierazpenak. Horregatik EAEn erantzun “argiak” behar direla eskatu dute: ” Zer egiten ari da Imanol Pradales lehendakariak eta Eusko Jaurlaritza? Noiz arte mantenduko dute euren isiltasun konplizea? Eta CAFi honako hau galdetu nahi diogu: Zergatik jarraitzen duzu Israelekin kolaboratzen, apartheida eta okupazioa legitimatzen dituzten proiektuen bitartez?”.
Mobilizatzen, “konplizitateak seinalatzen” eta “boikot aktibora deitzen” jarraituko dutela adierazi dute, “apartheida, okupazioa eta genozidioarekin aberasten direnen kontra”.