Kayak surfeko euskal selekzioa Europako txapelduna izan da Irlandan
Bederatzi urre, zazpi zilar eta hiru brontze eskuratu dituzten artean, palista donostiar ugari daude.

Hilaren 4etik 9ra bitartean Easkyn (Irlanda) jokaturiko Europako Kayak Surf eta Waveski Txapelketan, kayak surfeko euskal selekzioa izan zen onena. Lehen postua eskuratu zuten 18 punturekin, Frantzia, Ingalaterra eta Irlanda atzean utzita. Kategoria guztietan emaitza bikainak lortu zituzten. Guztira, bederatzi urre, zazpi zilar eta hiru brontze.
Euskal Selekzioak garaipen bikaina lortu zuen hilaren 4etik 9ra bitartean jokatu zen . Euskal taldeak guztira 9 urre, 7 zilar eta 3 brontze lortu zituen, kategoria guztietan bere maila bikaina erakutsiz. Nabarmentzekoa da kontinente mailako txapelketarik garrantzitsuena dela, eta Europako selekzio nagusiek parte hartu dutela.
Euskal palistek erakustaldi aparta egin zuten mundu mailan ospetsua den Easkey Left olatuan, Easkyn, Sligo konderrian, olatu luze eta indartsuetan maniobra ikusgarriak eskainiz. Baldintza meteorologiko aldakorrak izan arren, olatuek hiru metro arteko altuera hartu zuten, ikuskizun paregabea eskainiz.
Hamalau palistek osatu zuten kayak surfeko euskal selekzioa, eta tartean hainbat donostiar daude: Donostiako Atletikoko Ainhoa Tolosa eta Klub Nautikoko Olatz Garmendia, Aiur Illarreta, Dani Fernandez, Odei Etxeberria, Edu Etxeberria eta Eki Otegi aritu dira.
Hauek dira emaitza indibidual esanguratsuenak:
- Mutilak piragua motzak: , Odei Etxeberriak (EH) zilarra eta Eñaut Calvok (EH) brontzea.
- Neskak piragua motzak: Olatz Garmendiak (EH) urrea, Xiang Mezzacasak (EH) zilarra eta Oceane Baylacq-ek (Frantzia) brontzea.
- Gazteak piragua motzak: Dani Fernandezek (EH) urrea, Eki Otegik (EH) zilarra eta Toryn Pett.ek (Ingalaterra) brontzea.
- Mutilak piragua luzeak: Aiur Illarreta (EH) urrea, Mathew Lamontek (Ingalaterra) zilarra eta Kieran McDyre (Irlanda) brontzea.
- Neskak piragua luzeak: Maren Telletxea (EH) urrea, Olatz Garmendiak (EH) zilarra eta Ainhoa Tolosak (EH) brontzea.
- Junior piragua luzeak: urrea Toryn Pett-ek (Ingalaterra) urrea, Dani Fernandezek (EH) zilarra eta Eki Otegik (EH) brontzea.
- Mutilak waveski: Virgile Humbertek (Frantzia) urrea, Odei Etxeberriak (EH) zilarra eta Pablo Arrouays-ek (Frantzia) brontzea.