Batzuk hor begira

Beti izan da horrela. Mugitzen ez denak ez ditu kateak nabaritzen, edo eskuak garbi dituenak garbi ditu inoiz ez duelako zikintzeko beharrik izan.
Alegia, zerbait egiten duenak —edo proposatzen duenak— egurra jasotzeko aukera handiagoa duela ezer egiten ez duenak baino. Hori bai hemen eta baita Txina popularrean ere. Baina gauzak aldatzeko, gauzak aldatu behar dira.
Berdin zait Espainiako Vueltan edo Gazara bidean itsasontzian; berdin zait euskarazko kontzertu handienean edo kontzertu txikienean. Egin, egin eta egin. Gainontzekoak kritikatzeari utzi eta hasi zu zeu ere. Begira geratzeko aukera zilegi bakarra: giri-ak Irrikitaldian.