Frankismoaren biktimak oroitu dituzte beste urte batez
Udalak lore eskaintza egin du frankismoaren biktimak oroitzeko eta omentzeko

Memoria Historikoaren Eguna dela eta, Eneko Goia alkateak eta Udalbatzak larunbat goizean frankismoaren biktimak oroitzeko eta omentzeko lore eskaintza egin dute Dual eskulturan.
Keinu horrekin, udalak berretsi egin nahi izan du memoria demokratikoarekin eta 1936ko kolpe militarrean eta diktaduraren urteetan “indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenen aitortzarekin duen konpromisoa”. Lore eskaintza izan da aurtengo egitarauaren ekitaldi nagusia, giro solemne eta errespetuzkoan ospatu dena.
Memoria Historikoaren Udal Kontseiluak deitutako ekitaldian udal agintariek, memorialisten elkarteek, erakundeetako ordezkariek eta herritarrek parte hartu dute. Euskal Herriko Gazte Orkestrako musikariak ere bertan izan dira.