Lehen kaletik ariko dira hiru traineru donostiarrak
Kontxako Banderaren bigarren jardunaldi erabakigarria 11:00etan abiatuko da emakumezkoen estropadarekin.

Donostia Arraun Lagunak eta Donostiarraren bi traineruak lehen kaletik ariko dira Kontxako Banderaren bigarren igandean. Emakumezkoetan, ohorezko txandan ariko da Arraun, Orio, Tolosaldea eta Zumaia ontziekin batera. Aldiz, lehen txandan ariko da arraunean Donostiarra, Hondarribia, Astillero eta Hibaika traineruekin. Gizonezkoetan, berriz, Donostiarrak ohorezko txandan parte hartuko du Orio, Zierbena eta Urdaibai ontziekin.
Kontxako badian, hirugarren kalea izan ohi da gehienek nahi izaten dutena. Aldiz, lehena da zozketan egokitzea nahi ez dutena. Beraz, horren kontra aritu beharko dira hiriko hiru traineruak, zozketak ez dielako mesede askorik egin.
Hauek dira txandak eta kaleak:
Emakumezkoak (11:00)
Lehen txanda
- Donostiarra
- Hondarribia
- Astillero
- Hibaika
Ohorezko txanda
- Donostia Arraun Lagunak
- Orio
- Tolosaldea
- Zumaia
Gizonezkoak (12:00)
Lehen txanda
- Getaria
- San Juan
- Hondarribia
- Lekittarra
Ohorezko txanda
- Donostiarra
- Orio
- Zierbena
- Urdaibai
Lehen jardunaldiko emaitzei dagokienez, Arraunek nesketan eta Zierbenak zein Oriok mutiletan dute abantaila. Dena dela, Kontxako ohiko aldagaiek pasa den igandeko emaitzak irauli edo moldatu ditzakete.
Emakumezkoen lehen jardunaldiko sailkapena:
1. Donostia Arraun Lagunak 10:29.20
2. Tolosaldea 10:39.20 (+10.00)
3. Orio 10:40:04 (+10.84)
4. Zumaia 10:45.10 (+15.90)
5. Astillero 10:53.88 (+24.68)
6. Donostiarra 10:54.32 (+25.12)
7. Hibaika 10:57.14 (+27.94)
8. Hondarribia 10:58.88 (+29.68)
Gizonezkoen lehen jardunaldiko sailkapena:
1. Zierbena 18:59.26
2. Orio 18:59.36 (+0.10) — hiru segundoko penalizazioarekin—
3. Urdaibai 19:05.44 (+6.18)
4. Donostiarra 19:15.06 (+15.80)
5. Getaria 19:20.12 (+20.86)
6. Hondarribia 19:21.86 (+22.60)
7. San Juan 19:34.72 (+35.46)
8: Lekittarra 19:42.86 (+43.60)