Oriok zortzi urteren ondoren irabazi du Kontxako Bandera
Oriok 33. bandera lortu du. Joan den asteko penalizazioaren ostean, indar guztiarekin atera dira Orioko mutilak. Ziaboga arte, Zierbenarekin lehia bizian aritu dira, segundo batzuk gora behera. Ziabogaren ostean, ordea, 7 segundoko tartea handituz joan da, 12 segundoko tartearekin, garaipen nabarmena eskuratuz.
Donostiarrari dagokionean, Ohorezko Txandan ibili den arren, ez dio buelta ematen jakin, eta irten den leku berean geratu da, laugarren postuan, biziki lehiatua egon den banderan, denbora polita eskainiz.
Gaurko jardunaldiko denborak:
1. Orio: 19:36.00
2. Zierbena: 19:48,60
3. Bermeo: 20:01.00
4. Donostiarra: 20:09,06
5. Getaria: 20:11,52
6. Lekittarra: 20:23,82
7. San Juan: 20:30,86
8: Hondarribia: 20:32,98
Kontxako Banderako sailkapen ofiziala:
1. Orio: 38:35,36
2. Zierbena: 38:47,86
3. Bermeo: 39:07,36
4. Donostiarra: 39:24,12
5. Getaria: 39:31,64
6. Hondarribia: 39:54,84
7. San Juan: 40:05,58
8: Lekittarra: 40:06,68


