Big Bob Railroad bikoteak entzuleak mugiarazi nahi ditu

Donostiako Big Bob Railroad taldeak Mugi gaitezen abestia estreinatu du, lan berriaren aurrerapena. “Blues soinuak eta hard rockaren gitarra distortsionatuak uztartzen ditugu kanta berrian, soinu banda ezin hobea sortuz gure iragana kilometroz-kilometro atzean uzteko”, azaldu dute.
Unai de Andres arduratu da ekoizpenaz eta grabazioaz. Aldiz, Aitor Carrasquedok egin du masterizazioa.
Big Bob Railroad bikotea osatzen dute Aitor Ibarguren gitarristak eta Josu Etxeberria abeslariak eta perkusionistak.