Danajan laukotea oldartu egin da lan berria aurkezteko

Añorgako Danajan taldea bueltan da, Itzulera bigarren diskoarekin. Rafa Cabeza musikariak gidatzen duen laukoteak askotariko rock doinuak nabarmendu ditu lan berrian. Dena dela, argitalpena ospatzeko, Esan pieza gordinaren bideoklipa erabili dute. Thrash metal kutsuko abesti bizia eta makurra da.
Unai Aranak zuzenduriko bideoa jarraian ikus dezakezue:
Diskoa osorik entzun daiteke plataforma digitaletan. Baita ere, duela hiru urte argitaratu zuten Zabor hipersonikoa estreinakoa.
Cabezarekin batera, beste hiru musikari hauek osatzen dute banda: Unai Zabala (gitarra), Iker Iparragirre (baxua) eta Iñaki Udabe (bateria).