«Dantzaren iraultza» aldarrikatu du Aria taldeak bere azken singlean

Aria talde donostiarrak abesti berri bat argitaratu du, bideoklip eta guzti: Dantzaren iraultza. Kantaren izenburuak berak dioen moduan, dantzaren iraultzaren aldarrikapen argia da singlea, erritmo bizikoa.
Boskoteak hiru bat aste barru argitaratuko du bere hurrengo diskoa, eta Dantzaren iraultza lan horren bigarren aurrerapena da, iaz kaleratu zuten Uhara-ren ondoren. Lehenengo diskoa 2023an atera zuten, Urdin izenekoa.
Aria Donostian sortu zen, 2023. urtearen hasieran. Marina Landa kantautorea da taldeko burua, aspalditik abestiak idatzi eta konposatzeari esker bakarlari gisa ibili izan dena urteetan zehar. 2022an, Iñaki Ortego (Lauroba) ezagutu eta elkarrekin proiektuari forma ematen joan ziren, 2023an Ion Larrañaga (Azkoitiko eta Getariako bandak) baterian eta Iñaki Olaskoaga (Badmintones, Aphaxia) gitarra elektrikoan batu zitzaizkien arte. Azkenik, 2024an Maialen Urretabizkaia (Alargun Beltzak) baxura gehitzearekin batera, boskotea osatu zuten, taldea borobiltzeko.