Elkarretaratzea deitu dute mugikortasun agenteen euskara eskakizuna bertan behera utzi dutela salatzeko

Joan den astean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1. epaitegiak bertan behera utzi zuen Donostiako Udaleko mugikortasun agenteen egonkortze prozesu batean jarritako euskararen eskakizuna. Hala, epailearen erabakia “atzerakoia” dela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak, eta elkarretaratzea deitu dute.
Kontseiluaren eta Bagera elkartearen hitzetan, erabaki horrek “herritarren eta langileen hizkuntza eskubideak urratzen ditu”. Hortaz, elkarretaratzea amaitzean, euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiari judizialari aurre egiteko lege aldaketa aukeren inguruko irakurketa egingo du Euskalgintzaren Kontseiluak.
Bihar, hilak 17, izango da elkarretaratzea, 18:30ean, Donostiako Justizia jauregiaren aurrean.