Kalapiek bizikletaren erabilerari buruzko gomendioak emango ditu Mugikortasun Astean

Atzo abiatu zen Europako Mugikortasun Astea, eta hilaren 22ra arte izango da. Aurten ere, Kalapie hiriko txirrindularien elkarteak modu aktiboan parte hartuko du.
Donostiako Udalarekin elkarlanean kanpaina bat antolatu dute, Zenbat dakizu bizikletaren erabilerari buruz? Argitu ezazu! lelopean. “Donostiarrek bizikleta erabiltzeko arauei eta jardunbide egokiei buruzko ezagutzak frogatuko ditugu. Kalean leku eta ordu desberdinetan egoteko asmoa dugu, eta bertaratzen diren eta pasatzen diren bizikleta erabiltzaileei prestatu dugun galdetegia pasako diegu proba egin dezaten. Galdetegia erantzuten dutenek argi kit bat jasoko dute dohainik”, azaldu dute.
Kalapie elkarteko toki hauetan egongo dira datozen egunetan. Gaur, Herreran eta inguruetan, Mugikortasun Seguru eta Iraunkorrerako Prestakuntzako goi mailako ikasleen laguntzarekin. Bihar, Antiguako Zubimuxu parkean, 18:00etatik 20:00etara. Azkenik, hilaren 20an, Perla aurrean egongo dira, 11:30etik 13:30era.
Leku horietara joan ezin dutenek haien ezagutza maila probatu nahi badute, lotura honetan prestatu duten galdetegia erantzun daiteke.