Donostiarren presentzia 73. Donostiako Zinemaldian
Sail Ofizialean hiru, Zuzendari Berriak eta Zabaltegi-Tabakalera sailetan bana bat, eta Zinemira sailean hainbat ikus ahal izango dira.

Hastear da 73. Donostiako Zinemaldia. Bihartik hilaren 27ra arte, askotariko filmak ikusi ahal izango dira hiriko hainbat aretotan. Tartean, donostiarren lanak, eta ez dira gutxi.
Sail Ofizialean, Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Zuzendari Berriak sailean, Aro berria, eta Zabaltegi-Tabakalera sailean Bariazioak. Zinemira sailean, berriz, nabarmentzekoa da Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako dokumentala. Bestalde, aipatzekoa da Hombre Bala dokumentala ere.
Horien guztien xehetasunak labur-labur bideo batean jaso ditugu; hemen ikus dezakezue.