Kubo eta Artegunea arte aretoek urteurren bereziak ospatuko dituzte aurten

Donostiako bi arte areto ezagunek urteurren bereziak dituzte aurten: Kursaaleko Kubo aretoak 25 urte beteko ditu eta Tabakalerako Arteguneak hamar urte. 2000. urtean irekia, arte plastikoentzako gunea da Kubo aretoa, eta Artegunea, aldiz, irudian eta argazkigintzan espezializatutako espazioa da, 2015ean ireki zutena, Tabakalerarekin batera.
Bi aretoak Kutxa Fundazioaren mendekoak dira, eta erakunde horrek azaldu duenez, Kubo guneak 2.330.000 bisitaritik gora izan ditu 25 urteotan. Arteguneari dagokionez, 624.000 bisitari baino gehiago izan ditu hamarkada honetan.
Artista handi askoren lanak bildu dituzte urteotan bi aretoek, hala nola, Jorge Oteizarenak, Eduardo Txillidarenak, Jose Antonio Sistiagarenak, Carlos Sanzenak, Marta Cardenasenak, Mari Paz Jimenezenak, Isabel Herguerarenak, Juan Luis Goenagarenak eta abar luze batenak.